Itxi

Oscarrak 2024

94. edizioa

"The power of the dog" filmak lortu du Oscarretarako izendapen gehien

N. V. | EITB Media

Jane Campionek zuzendutako westernak 12 izendapen bildu ditu Hollywoodeko Akademiaren sarietarako. Alberto Iglesias donostiarra, jatorrizko musika onenaren sarirako izendatuta "Madres paralelas" filmarengatik.

  • "The power of the dog". Argazkia: Netflix.

    "The power of the dog". Argazkia: Netflix.

"The power of the dog" Jane Campion zuzendariaren westernak beste edozein filmek baino izendapen gehiago, 12 hautagaitza, jaso ditu Oscar Hollywoodeko Akademiaren sarietarako. Gaur iragarri dute izendatuen zerrenda, martxoaren 27an (28ko goizaldea Euskal Herrian) izango den galara begira jarrita.

Drama honen atzean, "Dune" (10 izendapen), "Belfast" eta "West Side Story" (zazpina) eta "King Richard" (sei) daude film izendatuenen zerrendan.

Film onenaren Oscar sarirako hautagaiak hauek izango dira: "Belfast", "Coda", "Don't look up", "Dune", "King Richard", "Licorice Pizza", "Nightmare Alley", "The power of the dog" eta "West Side Story".

Zerrenda horri, gainera, "Drive my car" japoniarra gehitu behar zaio, "Parasite"k 2020an egin zuen legez, film orokor onenaren eta atzerriko film onenaren sailetan lehiatuko dena.

Atzerriko film onenaren sailean izendatuta dauden gainerako pelikulak dira "Flee" (Danimarka), "È stata la mano di Dio" Paolo Sorrentinoren filma (Italia), "Lunana: A Yak in the Classroom" (Bhutan) eta "The Worst Person in the World" (Norvegia).

Aktore eta zuzendariak

Zuzendari onenaren atalean, lehiakideak iango dira Jane Campion ("The power of the dog"), Ryûsuke Hamaguchi ("Drive My Car"), Kenneth Branagh ("Belfast"), Paul Thomas Anderson ("Licorice Pizza") eta Steven Spielberg ("West Side Story").

Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaiak izango dira Penélope Cruz ("Madres paralelas"), Jessica Chastain ("The eyes of Tammy Faye"), Olivia Colman ("The lost daughter"), Kristen Stewart ("Spencer") eta Nicole Kidman ("Being the Ricardos").

Gizonezkoen atalean, berriz, hauek dira izendatuak: Javier Bardem ("Being the Ricardos"), Benedict Cumberbatch ("The power of the dog"), Andrew Garfield ("Tick, Tick… Boom!"), Will Smith ("King Richard") eta Denzel Washington ("The tragedy of Macbeth").

Bigarren mailako aktoreei dagokienez, emakumezkoen sailean Judi Dench ("Belfast"), Jessie Buckley ("The lost daughter"), Ariana DeBose ("West Side Story"), Kristen Dunst ("The power of the dog") eta Aunjunue Ellis ("King Richard") dira izendatutakoak. Gizonezkoen atalean, berriz, Ciarán Hinds ("Belfast"), Troy Kotsur ("Coda"), J.K. Simmons ("Being the Ricardos") eta Jesse Plemons eta Kodi Smit-McPhee (biok ere "The power of the dog").