Zinema
Kalifornia
'Blancanieves' filmak Palm Springs zinemaldia irekiko du
Erredakzioa
Pablo Berger zuzendaria urtarrilaren 3tik 14ra egingo duten zinemaldian izango da Maribel Verdu, Macarena Garcia eta Daniel Gimenez Cacho protagonista dituen pelikula aurkezteko.
-
'Blancanieves' filmaren irudia.
Pablo Berger zuzendariaren Blancanieves pelikulak irekiko du urtarrilaren 3tik 14ra egingo duten Palm Springs zinemaldia, Wanda Filmsek azaldu duenez.
Berger Kalifornian izango da Maribel Verdu, Macarena Garcia eta Daniel Gimenez Cacho protagonista dituen pelikula aurkezteko.
Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen, eta Macarena Garciak aktore onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen. Gainera, Espainiako Zinema Akademiak Oscarretan parte hartzeko aukeratu du Blancanieves.
Filmak Torontoko, Varsoviako eta Tallineko zinemaldietan eta New Yorkeko "Spanish cinema Now" ekimenean ere parte hartu du.
Joan den astean Parisen estreinatu zuten, eta, asteburu honetan, Suitzara iritsiko da.