Itxi

Zinema

Ikusentzunezkoak

55 lan ikusgai FIPA jaialdian

Hilaren 22tik 27ra egingo dute, beti bezala Biarritzen.

  • FIPA aurkezpena. Argazkia: EITB

    FIPA aurkezpena. Argazkia: EITB

Nazioarteko Ikus-entzunezkoen FIPA jaialdiaren 26. edizioa hilaren 22tik 27ra izango da aurten, beti bezala Miarritzen. Sail ofizialean 55 lan lehiatuko dira guztira, bost ataletan banatuta.

Fikzioak, dokumentalak, eztabaidak eta film merkatuak izanen dira bost egunez. Euskaldunon ekarpenari dagokionez, sail ofizialetik kanpo Oskar Alegria iruindar zinema zuzendariak eta Ramuntxo Garbisu baionarrak La Casa Emak Biak eta Sur les pas de Jakes dokumentalak aurkeztuko dituzte.