Zinema
Filmazioak
Inoiz baino filmazio gehiago egin ziren iaz Donostiako kaleetan
Guztira, 85 filmazio. Udal ordezkariek azaldu dutenez, iaz egindako filmazioek 3 eta 6 milioi euro artean utzi zituzten Donostian; gehiena, ostalaritzan eta langile teknikoen kontratazioan.
Gero eta pelikula, bideoklip eta iragarki gehiago filmatzen dira Donostialdean, eta bereziki, Donostia hirian. Udal ordezkariek azaldu dutenez, iaz egindako filmazioek 3 eta 6 milioi euro artean utzi zituzten Donostian; gehiena, ostalaritzan eta langile teknikoen kontratazioan.
Inoiz baino filmazio gehiago egin ziren iaz Donostiako kaleetan, besteak beste bideoklipak, iragarkiak, telesailak eta zazpi pelikula.
Guztira, 85 filmazio.
Donostiako garapen ekonomikoaren sustapenerako arduradunen arabera, produkzio horiek guztiek -15 milioi euroko aurrekontua izanik- diru zati haundi bat hirian utzi zuten.
Eurotan esanda, 3 eta 6 millio euro arteko irabaziak utzi dituzte, gehienak ostalaritza eta langile teknikoen azpikontrataziora joan ziren.
Donostian grabatutako pelikula batzuk aipatzekotan, Fermin Muguruzaren "Zuloak" Luis Mariasen "Gernika bonbapean" edo laster estreinatuko diren Alex Eskurdiaren "Tres60" eta Oskar Santosen "Zipi eta Zape".