Zinema
Sariak
'Argo', 'Modern Family' et 'Downton Abbey', irabazle SAG sarietan
"Lincoln" pelikulak eskuratu ditu sari gehien. Bi eskuratu ditu: Daniel Day-Lewisek eta Tommy Lee Jonesek.
AEBetako aktoreen sindikatuak ematen dituen SAG sarien 19. edizioak "Argo" lana konfirmatu du Oscar sarietarako faborito gisa, "Lincoln" albo batera utziz. "Modern Family" eta "Downton Abbey" izan dira gaueko beste sarietuetako batzuk.
Sari garrantzitsuenean, zinemako antzezpen onenaren sarian "Argo" saritu dute, "Lincoln" eta "Silver Lining Playbook" filmen aurretik. Halere, Ben Afflecken pelikulako aktoreek ez dute bakarkako saririk eskuratu. "Lincoln" izan da sari gehien eskuratu dituen pelikula: Daniel Day-Lewisek eta Tommy Lee Jonesek sari bana jaso dituzte SAG sarietan. Gizonezko aktore onenaren saria Daniel Day-Lewisentzat izan da, espero zen bezala, eta Los Angeleseko Shrine Exposition Centerreko ekitaldian izan direnak zutik jarri ditu. Jennifer Lawrencek emakumezko aktore onenaren saria jaso du, "Silver Linings Playbook" filmagatik.
Sofia Vergarak iazko istorio bera errepikatu du, "Modern Family" telesaileko lankideekin komedia bateko taldeko interpretazio onenaren sari jaso baitute, baina ez du bakarkako saia jaso, komediako emakumezko aktore onenaren saria Tina Feyrentzat izan baita ("30 Rock").
2012ko telebistako drama onenaren saria "Downton Abbey" telesailarentzat izan da, "Homeland" faboritoaren aurretik eta baita "Mad Men", "Boardwalk empire" eta "Breaking Bad" telesailen aurretik. Azken horretako protagonistak, Bryan Cranstonek, bi sari jaso ditu.