Zinema
Estreinaldiakl
'The Host' lana 'Twilight'ek utzitako tokia hartzera dator
Stephenie Meyer 'Twilight' sagaren sortzailearen eleberri arrakastatsuan oinarrituta, 'The Host' pelikulako estralurtarrak zinema-aretoetara heldu dira.
Stephanie Meyer "Twilight" sagako egilea da eta izenburu bereko eleberrian oinarritzen da "The Host", zinema-aretoak estralurtarrez betetzeko. "Incompatibles" frantziarra, "La cocinera del presidente" eta "Por la cara" lanak izango ditu aurrez aurre.
"Twilight" saga arrakastatsuaren ostean, Stephenie Meyer bueltan da zientzia-fikziozko istorio batekin: "The Host" ("La huésped"). Andrew Niccolek ("Gattaca") zuzendu du trilogia honen lehen lana, eta Saoirse Ronan du protagonista (Oscar sarirako izendatu zuten). Ronanekin batera, Max Irons, Jake Abel, William Hurt eta Diane Kruger aritu dira pelikula honetan: Estralurtarrek Lurra inbaditu dute eta gizabanako batzuek erasoari aurre egin diote, baina bizirauteko borrokatu egin beharko dute.
Lauret Lafitte eta Omar Sy ("Intocable" pelikulan egindako paperak egin zuen ezagun) krimenari aurre egin diote "Incompatibles" lanean. David Charhonek zuzendu du eta Sabrina Ouazani ("De dioses y hombres") dago protagonisten artean, frantziar ukituko buddy movie itxurako film honetan. Auzo bateko polizia batek hiriburuko gune aberats batean gertatu den hilketa bat ikertu beharko du, eta finantza delituak argitzen dituen Parisko brigadako kapitainarekin batera argitu beharko du.
Francois Miterrand Frantziako lehen ministro ohiaren sukaldari izan zenaren figuran oinarritzen da "La cocinera del presidente" ("Les saveurs du palais"). Christian Vincent zuzendariak Hortense Laboriek Errepublikaren zerbitzuko chef bihurtu arte izan zuen bilakaera aztertu du. Catherine Frot da aktore protagonista, eta jauregiko gainerako langileen inbidiei aurre egin beharko die, plater bikainekin denen errespetua irabazi arte.
Seth Gordonek "Por la cara" zuzendu du. Melissa McCartheyk negozio-gizon baten identitatea hartuko du eta amesgaizto bihurtuko da: kontrola berreskuratzen saiatu arren, lapurrari aurre egingo dio. Umore ukitu handiak ditu lan honek: Sandyk Miamira bidaiatuko du eta izen berri bat lortzen saiatuko da, lapurra harrapatu eta izarrena bezalako bizitza berreskuratzeko.
Sylvester Stallone bueltan da "Una bala en la cabeza" pelikularekin. Walter Hillek zuzendu du eta, besteak beste, Sarah Shahi, Sung Kang, Christian Slater eta Jason Momoa ditu protagonista. Ameriketako Estatu Batuetako zinema-aretoetan eta Erromako zinemaldian izan da, eta soldatapeko hiltzaile baten bizitza kontatzen du, ironia puntu batez.
Nicolas Cage, Emma Stone eta Ryan Reynolds dira "Los Croods" pelikulako protagonistak. Ahotsa jarri dute kasu honetan, animaziozko film bat baita.