Itxi

Zinema

Biografia

Mariví Bilbao, telebistan arrakasta lortu zuen erretzaile amorratua

Bigarren mailako aktorea izan zen, arrakasta erretiroa hartzeko adinarekin lortu zuen eta 60 urte eman zituen interpretazioaren munduan.

83 urte zituen eta 60 urtean interpretazioan lanean aritu ostean, erretiroa hartzea erabaki zuen. Marivi Bilbao, telebistako amona ahozikina, txikia eta begirada isekariduna: publikoaren txalo artean agur esan digu.

"Egun tristea da. Mariví Bilbao hil zaigu. Platoan txalo bero bat eskaini diogu planetako emakume handienari. Goian Bego... Izarra!": horrela egin dio agurra Twitter bidez Alberto Caballero "Aquí no hay quien viva" telesaileko zuzendari eta gidoilariak, Marisa Benito (telebistako bere pertsonaia ezagunena) asmatu zuena. Bigarren mailako aktorea izan zen eta arrakasta erretiroa hartzeko adinarekin lortu zuen. Antena 3n hiru urtez izan zen Caballeroren zuzendaritzapean eta 2007an Telecincora egin zuen salto, "La que se avecina" telesailera. Pasaden udara arte lanean aritu zen, lotsarik gabe agur esaten zuela adierazi zuenera arte. Elvira bere alaba bakarrak esan zuenez, "telebistak paper gozoak eskaini dizkio, baina nik oso gaiztoa dela uste dut, espresio gogorra baitu, arnasketa mozten dizun horietakoa".

Daniel Calparsororen "Salto al vacio" pelikulan parte hartu zuen 1995ean eta bere alabak horrela definitu zuen: "inork ez bezala egin zuen kabroiaren papera". Maria Victoria Bilbao-Goyoaga Alvarez, Marivi Bilbao bezala ezaguna, Bilbon jaio zen 1930eko urtarrilaren 22an, aktore izateko irrikaz. "Akelarre" taldeko sortzaileetako bat izan zen, Euskal Herriko antzerkigintza independientearen talde garrantzitsuenetariko bat. Hogei urte egin zituenean izena aldatu zuen bere aitak ez zezan deskubritu zertan lan egiten zuen. Film laburretan parte hartu zuen, protagonista paperekin: Javier Aguirreren "La interrogación, de F. Bardají, y Playa insólita" (1962), eta Juanma Ortuosteren eta Javier Rebolloren "Agur Txomin" (1979). 1981an lortu zuen arrakasta, Ortuoste eta Rebolloren "Siete Calles" filman egindako paperagatik. Calparsororekin ere lan egin zuen -"A ciegas" (1997), "Calor... y celos" (1996), besteak beste- eta baita Chus Gutiérrezekin, "El Calentito" (2005), Vicente Arandarekin "Carmen" eta Pablo Bergerrekin, "Torremolinos 73"; Javier Rebollorekin berriz, "Marujas asesinas" (2001), eta Álex de la Iglesirekin, "La comunidad" (2000).

Aktore beteranoak ETBko hainbat saio eta telesailetan parte hartu zuen eta "Busti zaitez" elkartasunezko kanpainaren irudia izan zen. Hauek dira parte hartu duen azken pelikulak: Paco Arangoren "Maktub" (2011) eta zineman egin duen azken kolaborazioa, Emilio Barrachinaren "La venta del paraíso", apirilaren 19an estreinatuko duten pelikukla. 2004an Espainiako Aktoreen elkartearen saria lortu zuen "Aqui no hay quien viva" telesailean egiten zuen paperagatik eta Espainiako Telebista Akademiak 2005ean saritu zuen.

Malagako zinemaldiko sari nagusia eskuratu zuen "La primera vez" film laburrean egindako paperagatik eta Euskal Herriko Aktoreen elkarteak ere paper horrengatik goraipatu zuen. 2006an Bilboko Aste Nagusiko pregoilari izendatu zuten.