Itxi

Zinema

Jaialdia

Soderbergh, Polanski, Sorrentino eta Winding Refn, lehian Cannesen

Soderberghen "Behind the candelabra", Polanskiren "La Venus à la fourrurre", Sorrentinoren "La grande bellezza" eta Winding Refnen "Only God forgives" izango dira lehen sarirako lehian.

  • Brad Pitt, Cannes 2012n. Argazkia: EFE

    Brad Pitt, Cannes 2012n. Argazkia: EFE

Steven Soderbergh, Roman Polanski, Paolo Sorrentino eta Nicolas Winding Refnen azken filmak Urrezko Palmarako lehian izango dira Cannesko zinemaldiaren hurrengo edizioan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Soderberghen "Behind the candelabra", Polanskiren "La Venus à la fourrurre", Sorrentinoren "La grande bellezza" eta Winding Refnen "Only God forgives" izango dira lehen sarirako lehian.

Ethan eta Joel Cohen anaiek "Inside Llewyn Davis" pelikula eramango dute. Gainera, aurtengo lehian Alex Van Warmerdan holandarraren "Borgnan" Asghar Farhadiren "Le passé", James Grayren "He Inmigrant" eta Alexandre Payneren "Nebraska" daude lehiaketarako hautatuen artean.

Cannesko zinemaldiaren 66. edizioa Frantziako udalerri horretan egingo dute maiatzaren 15etik 26ra bitartean eta Steven Spielberg epaimahaiko presidentea izango da.