Itxi

Zinema

Onarpena

FANTek ostiralean emango dio FANTROBIA saria Aura Garrido aktoreari

Ostiralean emango diote saria Aura Garrido aktoreari eta 'El cuerpo' bere azken lana ikusgai izango da.

  • Aura Garrido, FANT 2013n. Argazkia: EITB

    Aura Garrido, FANT 2013n. Argazkia: EITB

FANT jaialdiak ostiralean itxiko ditu ateak FANTROBIA sari-ematearekin. Aura Garrido aktore madrildarrak jasoko du. Azken lau urteotan zuzendariek jaso dute FANTROBIA saria (iaz, adibidez, Oskar Santos zuzendari bilbotarrak jaso zuen), baina aurten aktore batek jasoko du, beldurrezko eta fantasiazko filmetan egindako lanagatik.

Aktorea Bilbon dago, eta oso pozik agertu da saria jasoko duelako.

23 urte ditu eta hainbat telesail ezagunetan hartu du parte, eta baita sei pelikula ingurutan. Sari-emate ekitaldian "El cuerpo", parte hartu duen azken pelikula ikusi ahal izango da. Bi film gehiago estreinatu berri ditu: "Viral" eta "Stokholm". Azkena, Malagako zinemaldian saritu zuten.

Abeslarien familia batekoa da, baina interpretazioa du ogibide. Esan duenez, ez dira lan ezberdinak eta denbora libreetan antropologia ikasten jarraitzen du. FANTROBIA 2013 saria ostiralean jasoko du.