Itxi

Zinema

Sariak

'Maniac', FANTeko sari handia

1980ko izenburu bereko pelikula baten 'remake'a da. Gainera, José Luis Alemán, Koldo Almandoz eta Alberto Vázquez saritu ditu jaialdi bilbotarrak.

  • FANT 2013ko epaimahaia. Argazkia: EFE

    FANT 2013ko epaimahaia. Argazkia: EFE

Franck Khalfoun zuzendari frantziarraren "Maniac" film luzeak eskuratu du FANT 2013ko film onenaren saria. Film labur onenaren saria berriz, ex aequo irabazi dute José Luis Alemanen "Hotel" lanak eta Koldo Almandozen "Deus et Machina"k.

Maru Valdivieso epaimahaikideak azpimarratu duenez, "Maniac" filma aukeratu dute, publikoa hiltzailearen buruan era bitxian sartzeagatik eta beldurrezko zinearen erreferentzia klasikoa berriro asmatzeko erakutsi duen gaitasunagatik.

Film laburrei dagokienez, Film Labur onenaren saria ex aequo irabazi dute José Luis Alemanen "Hotel" eta  Koldo Amandozen "Deus et Machina" lanek. Lehenbizikoari dagokionez, epaimahaiak arte zuzendaritza berritzailearen bidez eta elkarrizketen beharrik gabe giro zapaltzailea sortzeko duen gaitasuna azpimarratu du. Almandozen lanean, metafora xumearen eta bitxiaren bitartez, Jainkoa bera ere, agian, korporazioen esku egon daitekeela adierazteko duen gaitasuna nabarmendu dute.

Euskal Film Labur Onenaren saria bestalde, Alberto Vazquezen "Sangre de unicornio" animaziozko lanak eskuratu du. Aurtengo edizioko ikus-entzuleen saria, "Efímera" filmarentzat izan da.

FANT Laburrean sekzioak izandako arrakasta ikusita, lehiaketara aurkeztutako filmak berriro ikusteko aukera izango da, asteartean, maiatzaren 14an AlhondigaBilbaoko Golem zinema-aretoetan.

FANT 2013 irabazleak:

FANT 19KO FILM IRABAZLEA

"Maniac", Franck Khalfoun (Frantzia / EEBB 2012)

FANT LABURREAN SARIA

Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria ex aequo:
José Luis Alemánen "Hotel" eta Koldo Almandozen "Deus et machina".

Euskal Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria:
Alberto Vázquezen "Sangre de unicornio".

Ikus-entzuleen saria:
Diego Modinoren "Efímera".

GIDOI HOBERENAREN SARIA (EUSKAL HERRIKO GIDOILARIEN ELKARTEAK EMANDAKOA)
Yeung Sang-horen "The King of Pigs" (Korea, 2012)

ZUZENDARITZA BERRITZAILE HOBERENAREN SARIA(FAS ZINE KLUBAK EMANDAKOA)
Brandon Cronenbergen "Antiviral" (Kanada, 2012)

FANTROBIA SARIA 2013
Aura Garrido

OHOREZKO FANT SARIA
Pablo Berger