Itxi

Zinema

Heriotza

Karen Black aktore estatubatuarra hil da, 74 urte zituela

Erredakzioa

Alfred Hitchcocken azken musa izan zenak maskuri minbizia zuen 2010etik. Aktoreak eta senarrak tratamendua ordaintzeko laguntza eskatu zuten Facebook bidez, eta 62.000 dolar jaso zituzten.

  • Karen Black, Alfred Hitchcock zuzendariaren 'La Trama' pelikulan. Argazkia: Imdb

    Karen Black, Alfred Hitchcock zuzendariaren 'La Trama' pelikulan. Argazkia: Imdb

Karen Black aktore estatubatuarra hil da, 74 urterekin, 2010ean antzeman zioten maskuri minbizi baten ondorioz. Blackek Alfred Hitchcocken La Trama eta Robert Altmanen Nashville pelikuletan lan egin zuen, besteak beste.

Steve Eckelberry senarrak eman du Blacken heriotzaren berri, Facebooken.

Blackek egindako pertsonaiarik ospetsuenetako bat Mi vida es mi vida (Bob Rafelson) filmeko zerbitzariarena da. Pelikula horretan, Jack Nicholsonekin lan egin zuen, Emakumezko Aktore Onenaren Urrezko Globoa jaso zuen eta, 1970ean, Oscarretarako hautagaitza ere lortu zuen.

Gainera, Aeropuerto 75 eta El Gran Gatsby (1974) proiektu arrakastatsuetan ere parte hartu zuen. Hala eta guztiz ere, Trilogy Of Terror telesailak eman zion ospea.

Alfred Hitchcocken azken musa izan zenak maskuri minbizia zuen 2010etik. Aktoreak eta senarrak tratamendua ordaintzeko laguntza eskatu zuten Facebook bidez, eta 62.000 dolar jaso zituzten.