Zinema
Gezurtatu du
Jack Nicholsonek ez du erretiroa hartzeko asmorik
Jack Nicholsonek memoria arazoak dituen zurrumurrua zabaldu da, eta horrexegatik interpretazioa uztekotan dagoela. Bozeramaile batek gezurtatu du.
-
Jack Nicholson. Foto: La Noche De
Jack Nicholsonek ez du erretiroa hartuko. Momentuz, behintzat. Memoria arazoak dituela argitaratu du hainbat hedabidek. Bozeramaile batek NBC Newsen adierazi du Oscar saria hiru aldiz eskuratu duen aktorea oso ondo dagoela eta ez duela erretiroa hartzeko asmorik. Radar Online webguneak kaleratutako informazio baten ondorioz sortu da zalaparta, "Hollywoodeko konfidantzazko iturri bat" aipatuz. 76 urte ditu aktoreak eta informazio horren arabera, interpretazioa uztera behartuta legoke ez litzatekeelako gai gidoiak gogoratzeko.
"Jackek erretiroa hartuko du. Erabaki horren atzetik arrazoi sinple bat dago: memoria arazoak ditu. 76 urte ditu eta memoria arazoak ditu: ez da gai eskatzen dizkioten lerroak gogoratzeko. Bere burua ez dago lehen zegoen tokian", adierazi du iturri horrek.
Maria Shriver NBCko kazetariak (Arnold Schwarzeneggerren emazte ohia eta Nicholsonen laguna) izarraren erretiroa ukatu du. Kazetariak esan duenez, aktoreak ez du dementziarik eta erretiroa hartzea ez dago bere planetan.