Zinema
Palmaresa
'Sacro Gra' dokumentalak jaso du Urrezko Lehoia Veneziako Mostran
Erredakzioa
Gianfranco Rosik lortu du Lehoia, "Grande Raccordo Anulare" Erroma inguratzen duen errepidearen inguruko dokumentalari esker. Rosik bi urte igaro ditu errepidean dokumentala grabatzen.
-
Rosi, pozik, Urrezko Lehoia eskuan duela. Irudia: EFE
Gianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso du Urrezko Lehoia Veneziako Nazioarteko 70. Zinema Jaialdian.
Palmaresak harridura handia sortu du, Bernardo Bertolucci epaimahaiburuak lehenengo egunean egindako prentsaurrekoan iragarri zuenez; harridura Urrezko Lehoiagatik. Golardoa Italiako lan batek jaso du, 15 urtez saririk jaso gabe egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso du, jaialdiaren historian lehenengoz.

Gianfranco Rosik lortu du Lehoia, "Grande Raccordo Anulare" Erroma inguratzen duen errepidearen inguruko dokumentalari esker. Rosik bi urte igaro ditu errepidean dokumentala grabatzen, bertan bizi diren pertsonak, eta han bizi duten giroa ezagutarazteko.
Avranas greziarrak zuzendari onenari Zilarrezko Lehoia jaso du, eta Themis Panou filmearen protagonistak gizonezkoen interpretaziorik onenagatik jaso du Copa Colpi saria. Lotsaren lotsaz isiltasunean atera ezin dagoen aitalehena da filmean.
Emakumezkoei dagokienez, Elena Cotta 82 urteko italiarrak jaso du Copa Volpi saria, Emma Danteren Via Castellana Bandiera filmean egindako lanagatik.
Die Frau des Polizisten (Poliziaren emaztea) epaimahaiaren sari berezia jaso du, Philip Gröningek zuzenduta, eta etxeko indarkeria du gai nagusia filmeak, non irudiak hitzak baino garrantzitsuagoak diren.
Azkenik, Epaimahaiaren Sari Nagusia, txalo gehien jaso dituena, Tsai Ming-Liang zuzendariak aurkeztutako Jiayou filmeak jaso du. Ming-Liangek esan zuen seguruenik zinemagintzan lan egiteari utziko diola, ulertzen ez duelako.

