Itxi

Zinema

Zergak

Frantziak zinemako BEZa % 7tik 5era jaits lezake

Erredakzioa

'Los Echos' egunkariak argitaratu duenez, baliteke zinemaren sektoreak 2014ko urtarrilaren 1ean BEZ murriztua % 10era igo baino % 5era jaistea lortu izana.

  • 'Gernika bajo las bombas' pelikularen filmaketa. Argazkia: EiTB

    'Gernika bajo las bombas' pelikularen filmaketa. Argazkia: EiTB

Frantziako zinema industriak zinema aretoetako sarreren BEZa jaistea eskatu ostean, François Hollanderen Gobernua aukera hori aztertzen ari da. Frantziako Exekutiboa 2014ko aurrekontuak prestatzen ari da, eta baliteke kontsumo zergetan hainbat aldaketa egitea. Artikulu eta jarduera askotan tasak gora egingo duen arren, zinema aretoetako sarreretan BEZa % 7tik 5era jaits lezake Gobernuak.

Les Echos egunkariak aste honetan bertan argitaratu duenaren arabera, baliteke zinemaren sektoreak BEZ murriztua % 10era igotzea baino % 5era jaistea lortu izana.

Zerga-ordainketaren beherakadak 60 milioi euro inguruko kostua izango luke Estatu frantziarrarentzat. Les Echos egunkariak argitaratu dituen datuen arabera, azken urtean ikusle kopuruak % 10 egin du behera.

Espainian, 2012ko irailaren 1ean zinema aretoetako sarreren BEZa % 8tik 21era igo zuten, eta, industriak jasotako datuen arabera, mila areto baino gehiago ixtea eragingo du.