Itxi

Zinema

Golardoa

Jaime de Armiñan errealizadore eta gidoigilea, Ohorezko Goya Saria

Erredakzioa

Espainiako Zinema Akademiak "60ko hamarkadatik zineman lanean nekaezin ibiltzeagatik" eta "konpromiso handiko zinema egiteagatik" saritu du zinemagile madrildarra.

  • Jaime de Armiñan errealizadore eta gidoigilea. Argazkia: EFE

    Jaime de Armiñan errealizadore eta gidoigilea. Argazkia: EFE

Espainiako Zinema Akademiak Jaime de Armiñan zinemagile madrildarrari emango dio 2014 Ohorezko Goya Saria.

Akademiako zuzendaritzak iragarri duenaren arabera, "60ko hamarkadatik zineman lanean nekaezin ibiltzeagatik" eta "konpromiso handiko zinema egiteagatik" saritu dute zinemagile madrildarra.

Zinemagileak "zertxobait beldurtuta, baina pozik" jaso du albistea.

Ohorezkoa jasotzea tokatzen zait dagoeneko zinemarik egiten ez dugulako. Zinemagile bat ez da sekula erretiratzen, komedia bat amaitzear daukat eta ia egunero idazten dut. Ni bezalakoak garenok ezin dugu erretiratu, hilobira joaten garenean bakarrik egiten dugu", esan du Juncal telesailaren egileak.