Zinema
Urriak 11-20
'Grand Piano' filmaren estreinaldiak irekiko du Sitgeseko Zinemaldia
Erredakzioa
Jaialdiaren aurrekontua % 14 murriztu dute aurten, baina iaz baino sarrera gehiago saldu dituzte, 37.000 guztira.
-
Sitgeseko Zinema Astearen kartela.
Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdiaren 46. edizioa ostiral honetan hasiko da Eugenio Mirak zuzendutako Grand Piano filmaren Europako estreinaldiarekin. Pelikulan Elijah Wood, John Cusack, Alex Winter eta Kerry Bishe aktoreek parte hartu dute.
Jaialdiaren aurrekontua % 14 murriztu dute aurten, baina iaz baino sarrera gehiago saldu dituzte, 37.000 guztira.
Animazioak garrantzi handia izango du aurtengo egitarauan, batez ere japoniarren eskutik. Horrela, Hayao Myazaki jaialdian izango ez den arren, The Wind Rises lan berria aurkeztuko du, eta Masahiro Hosodak, Dragon Ball Z: Battle of Gods filma.
Sail Ofizialean, Ryan Gosling protagonista eta Nicolas Winding Refn zuzendari dituen Only God Forgives, Jim Jarmuschen Only Lovers Left Alive, Roman Coppolaren A Glimpse Inside the Mind of Charles Swann III komedia, eta Ari Folmanen The Congress de Stanislaw Lem lanaren moldaketa ikusi ahal izango dira.