Zinema
Jaialdia
Estreinaldiz beterik dator fantasiazko zinemaren astea
Donostian, urriaren 26tik azaroaren 1era egingo dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 24. astea. Sail Ofizialean 20 pelikula sartuko dira lehian.
-
Beldurrezko Astearen aurkezpena. Argazkia: EFE
Donostian, urriaren 26tik azaroaren 1era egingo dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 24. astea. Erresuma Batuko film batek inauguratuko du astea, Edgar Wrighten "The World's End" eta filmaren Estatuko estreinaldia izango da.
Film Luzeen Sail Ofizialean 20 pelikula sartuko dira lehian, lehiaketatik kanpo daude inaugurazio eta itxiera filmak, Neil Jordan irlandarraren "Byzantium" filmak itxiko du astea. Aurten nahiko orekatuak daude Europatik eta AEBetatik datozenak, Japonia, Kanada eta Txinako filmak ahaztu gabe.
Haurrentzako hautatu diren bi pelikula ere izango dira: Dana Terracen "Mirage" eta Roque Cameselleren "Azti txikia" eta duela 20 urte desagertatutako Cannon Films zinema fabrikari eskaintzen zaion zazpi filmetako zikloan ikusiko direnak.
Antzoki Zaharrean proiektatuko den sail ofizialeko bost pelikula Victoria Eugenia Antzokian ere proiektatuko dira, Victoria Eugenian proiektatuko diren film labur eta luzeak, denak, jatorrizko bertsioan emango dira euskarazko azpitituluekin.
Erakusketak, tailerrak, kontzertuak eta beste hainbat osagarri ditu Danborrada Z hileta martxarekin inauguratuko den Asteak. Bihar hasiko da abonamenduen salmenta eta astelehenean sarrera solteena.