Itxi

Zinema

Zikloa Alhondegian

'Umezurtzak' filmaren aurrestreinaldia, Zinexit Jaialdian

Erredakzioa

Ernesto del Rio bilbotarrak zuzendutako lanak bi neraberen arteko amodio istorioa kontatzen du. Harreman horren ondorioz, ETAko preso ohi batek eta biktima baten alabak topo egingo dute.

  • 'Umezurtzak' filmaren irudia.

    'Umezurtzak' filmaren irudia.

Zinexit Elkarbizitzarako Zinema Erakusketak Umezurtzak filmaren lehen emanaldiaren aurrekoa eskainiko du asteazken honetan, Bilboko Alondegian. Terrorismoaren amaieraren ostean Euskal Herrian girotutako lehen fikziozko lana da.

Ernesto del Rio bilbotarrak zuzendutako lanak bi neraberen arteko amodio istorioa kontatzen du. Harreman horren ondorioz, ETAko preso ohi batek eta biktima baten alabak topo egingo dute.

Euskaraz filmatutako lan honek (gaztelaniazko azpitituluak ditu) Itziar Atienza, Patxo Telleria, Carmen San Esteban eta Joseba Apaolaza aktoreak ditu protagonista, eta Jurgen Murua eta Amaia Iraundegi 18 urteko aktore berriek ere parte hartu dute bertan.

Pelikula 19:30ean eskainiko dute, eta, horren ostean, solasaldia izango da, Ernesto del Rio zuzendariarekin eta Patxo Telleria eta Itziar Atienza protagonistekin.