Itxi

Zinema

2014ko otsailean

Wes Andersonen 'Grand Budapest Hotel' filmak irekiko du Berlinale

Erredakzioa

Pelikula komedia bat da eta bi mundu gerren arteko garaian girotua dago. Istorioak kuadro baten lapurreta eta berreskuratzea kontatzen du, politika eta gizartea aztoratuta dauden une batean.

  • 2013ko Berlinale zinemaldiko irudia. Argazkia: EFE

    2013ko Berlinale zinemaldiko irudia. Argazkia: EFE

Wes Anderson zuzendari estatubatuarraren Grand Budapest Hotel pelikularen munduko estreinaldiak irekiko du 2014ko Berlinale Zinemaldia.

"Asko pozten gaitu Wes Andersonek pelikula berria Berlineko Zinemaldian estreinatzea", esan du Dieter Kosslick zuzendariak.

Pelikula komedia bat da eta bi mundu gerren arteko garaian girotua dago. Istorioak kuadro baten lapurreta eta berreskuratzea kontatzen du, politika eta gizartea aztoratuta dauden une batean.

Pelikula Alemaniako eta Britainia Handiko ekoizpena da eta Alemanian filmatu dute.