Zinema
Heriotza
Peter O'Toole aktorea hil da
Erredakzioa
Lawrence Arabiakoa lanari esker Oscar sarirako izendapena lortu zuen, eta zazpi izendapen gehiago jaso zituen ondoren, baina bere ibilbide osoa saritzen zuen ohorezko Oscar saria bakarrik jaso zuen.
-
Peter O'Toole. Argazkia: EFE
Peter O'Toole aktore irlandarra (Lawrence Arabiakoa) 81 urte zituela hil da, Londresko ospitale batean, "gaixotasun luze baten ondorioz".
Artistaren ordezkariak azaldu duenez, O'Toole larunbatean hil zen, Londresko Wellington ospitale zentroan.
Polifazetikoa eta irekia izateaz gain, jenio txarrekoa eta zaratatsua zela esaten zuten ezagutzen zutenek. O'Tooleren aurpegia eta begi urdinak David Leanen Lawrence Arabiakoa filmean egin ziren ahaztezinak. Interpretazio horri esker, hain zuzen ere, bere ibilbidean izan zituen Oscarretarako zortzi hautagaitzetatik lehenengoa lortu zuen. Hala ere, bere ibilbide osoa saritzen zuen ohorezko Oscar saria bakarrik jaso zuen.
Jeneralen Gaua (1966) eta Mantxako Gizona (1972) dira O'Tooleren lan ezagunenetako batzuk. Bizitza pertsonalean, O'Toolek osasun arazo asko izan zituen, batez ere, whiskyarekin zuen mendekotasunagatik. 1976an, hilzorian izan zen, eta sabeleko eta hesteko zati bat kendu zioten.