Zinema
Sariak
'La gran familia española', 2014ko Goya sarietarako hautagai nagusia
Sánchez Arévaloren "La Gran Familia española" filmak lortu ditu hautagaitza gehien: 11. "Las Brujas de Zugarramurdi" pelikulak 10 jaso ditu eta "Canibal"ek zortzi.
Clara Lago eta Quim Gutierrez aktoreek jakinarazi dituzte 2014ko Goya sarietarako hautagaiak. Irabazleak otsailaren 9an emango dituzte jakitera, Madrilgo Auditorium hotelean izango den ekitaldian.
Sánchez Arévaloren "La gran familia española" filmak jaso ditu hautagaitza gehien, 11. Gero, Alex de la Iglesiaren "Las Brujas de Zugarramurdi", 10 hautagaitzarekin eta "Canibal", zortzirekin. Gero, "15 años y un día" (7), "3 bodas de más" (7), "La Herida" (6), "Vivir es fácil con los ojos cerrados" (6), "Alacrán enamorado" (4), "Todas las mujeres" (4), "Zipi y Zape y el club de la canica" (4) eta "Stockholm" (3).
Dirudienez, "La Gran Familia española" eta "Las Brujas de Zugarramurdi" filmak dira sari gehien jasoko duten pelikulak, baina "La Gran Familia Española" Pelikula Onenaren eta Zuzendari Onenaren sariak jaso ditzake eta Alex de la Iglesiaren pelikula ez da sail horietan egongo.
Zuzendari onenari saria eskuratzeko hautagaiak hauek dira: Gracia Querejeta "15 años y un día" lanagatik, Manuel Martin Cuenca "Canibal" lanagatik, Daniel Sánchez Arévalo "La Gran Familia española" lanagatik eta David Trueba "Vivir es fácil con los ojos cerrados" lanagatik.
Gizonezko aktore protagonista onenaren saria eskuratzeko hautagaiak hauek dira: Antonio de la Torre, "Caníbal" lanagatik; Tito Valverde, "15 años y un día" lanagatik; Javier Cámara, "Vivir es fácil con los ojos cerrados" lanagatik eta Eduard Fernández, "Todas las mujeres" lanagatik. Bestalde, Inma Cuesta, Nora Navas, Aura Garrido eta Marián Álvarez dira emakumezko aktore onenaren saria eskuratzeko hautagaiak, "Tres bodas de más", "Todos queremos lo mejor para ella", "Stockholm" eta "La herida" pelikulengatik, hurrenez hurren.
Pelikula onenaren saria eskuratzeko hautagaiak bost dira, "Quince años y un día", "Caníbal", "La Gran Familia Española", "Vivir es fácil con los ojos cerrados" eta "La Herida".
Zuzendari berri onenaren sarirako hautagaiak Neus Ballús, Jorge Dorado, Fernando Franco y Rodrigo Sorogoyen.
Jaime de Armiñánek jasoko du 2014ko Ohorezko Goya saria.