Itxi

Zinema

Zinemaldia.cat

Bartzelonako Urrezko Txapela, 'Izenik Gabe 200X133' dokumentalarentzat

Erredakzioa

Bartzelonako zinema jaialdiko epaimahaikideek "El método Arrieta" ere goraipatu dute. Batak zein besteak ETBren laguntza izan dute.

  • Zumetaren inguruko dokumentalaren irudi bat. Argazkia: Sonora estudios.

    Zumetaren inguruko dokumentalaren irudi bat. Argazkia: Sonora estudios.

"Izenik Gabe 200x133" Jose Luis Zumeta euskal pintorearen inguruko dokumentalak, Enara Goikoetxea eta Monika Zumetarenak, Zinemaldia.cat euskal zinemaren Bartzelonako jaialdiko Txapela d'Or saria irabazi du.

Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròs epaimahaikideek bi arrazoirengatik aukeratu dute lana: "ikuspegi gertuko eta garbi batetik Jose Luis Zumeta pintorearen nortasuna erakusten duen lan intimista laboratua delako eta kameraren aurrean gauzatzen diren margolanen botere sakona azaleratzen duelako".

"El método Arrieta" Jorge Gil Munarrizen lana ere goraipatu dute, "Arrieta ahizpen indarra, energia, azpimarratzen duen istorio bakana" erakusten baitu. Zinta honek zein "Izenik Gabe 200x133" dokumental irabazleak ETBren parte-hartzearekin egindako lanak dira.

Girona zinema aretoetan, bi horiek ez ezik, beste euskal film batzuk ere ikusi ahal izan dira, hala nola "Gernika bonben azpian" eta "Asier ETA biok".

Zinemaldia.cat-ek bederatzigarren edizioa du aurtengoa, eta Euskal Etxeak, 1979tik Kataluniako hiriburuan euskal kultura zabaltzen diharduen elkarteak, antolatzen du.