Itxi

Zinema

Oscarrak 2014

Alfonbra gorriko jantziak kontserbadoreak izan dira

Erredakzioa

Monotonia izan da nagusi alfonbra gorria. Aurten, gizonezkoak izan dira ausartenak.

Aktoreek ez dute arriskatu nahi izan Oscarretako alfonbra gorrian. Amy Adamsek tiranterik gabeko soineko bat jantzi du; Charlize Theronek Christian Diorreko bat, eta Cate Blanchett Armaniz jantzi da.

Aurtengo izarretako bat, Lupita Nyongo'o mexikar-kenyarra, gaueko distiratsuenetakoa izan da, Pradak egindako soineko urdin bat jantzita iritsi baita.

Dudarik gabe, zuria izan da gaueko protagonista. Besteak beste, Naomi Watts eta Kate Hudson aktoreek hautatu dute kolore hori.

Wattsek Calvin Kleinen soineko bat jantzi du, oso estua eta gorpuari itsatsia, eta Hudsonek Versace etxeko bat, triangelu formako eskote handia zuena, 1920ko hamarkadakoak bezala.

Penelope Cruz arrosaz jantzita agertu da, antzinako Grezia burura ekartzen duen soineko batekin.

Amy Adams uhalik gabeko eskotea duen Gucci urdin batekin ikusi dugu, eta Sandra Bullock Alexander McQueen batekin, bihotz formako eskotea zuena.

Anne Hathaway oso kontserbadorea izan da, bularretan kristalak zituen Gucci beltz batekin.

Jennifer Lawrencek soineko gorria jantzi du. Aurreko edizioetan bezala, aktorea erori egin da.

Angelina Joliek gardentasunak dituen Elie Saaben jantzi bat hautatu du, eta Elsa Patakyk bere haurdunaldira moldatutako soineko berde bat.

Bitxien alorrean, diamanteak izan dira nagusi. Charlize Theronek, adibidez, 10 milioi dolarrekoak jantzi ditu.

Julia Robertsek enpresa italiar bat aukeratu du alfonbra gorrirako: parpailadun soineko beltz bat jantzi du. Givenchyren soinekoa ez da Robertsen 'look' txalotuena izan, baina azken urteetan ezin esan soineko ederrenak aukeratzen asmatu duenik.

Kolorea, sofistikazioa eta alaitasuna falta izan dira 89. edizio honetan gizonezkoen jantzietan. Jared Letok Sain Laurenten jaka zuria eta tximeleta gorria aukeratu ditu. Ilea solte eramatea erabaki du bigarren mailako aktore onenaren Oscarra eraman duen gizonezkoak.

Matthew McConaughey zuriz jantzi da, eta DiCapriok eta Kevin Spaceyk smoking urdina aukeratu dute.

Pharrell Williams abeslariak eraman du kolorea alfonbra gorrira: ohiko smokingari bermudak gehitzea erabaki du abeslariak.