Itxi

Zinema

Bertatik bertara

Zinema eta Krimea, Putin eta 'Le Festival du Film'

Begoña del Teso | Cannes

Gaur Godarden  "Adieu au langage" da Cannesen mintzagai, eskandalubide eta hausnarketarako beta, baina Ukrainako zine aretoetako egoeraz ere egiten da berba tabernetan eta zeluloidezko mintegietan

  • Cannes

    Cannes

La Nouvelle Vague sortzaileetako bat den Jean Luc Godardek bat egin du gaur egungo eta biharko teknologiarekin Lapurdin hilaren 28an ikusgai izango dugun Adieu au langage burutzeko. Smartphoneak, argazki kamerak eta Go Pro izenekoak erabili ditu ordubete eta 10 minutu baino ez dirauen bere azken proposamen eroan, 3Dtan filmatuz gain. Ikaragarria maisu zaharrak darabilen atrebentzia maltzurra.

Baina mundua ez da gelditzen. Hemen, Cannesen aretoetako iluntasunean zauden bitartean bederen, kontrakoa badirudien arren. Egun hauetako hizpide eta kezkabide izan da Zine Merkatuan Ukrainako egoera.

Kieveko film-banatzaile gehienek boikota egin diete Errusiakoei. Politikoki ulergarria bada ere, ikusleak galtzaile ateratzen dira Ukrainan ikusten diren film gehienak Moskun erosten zirelako kasik atzo arte.

Boikota boikot baina aldi berean, Putinek agindu du Ukrainako areto guztiekin harreman txikiena ere bertan behera uzteko. Egun bertsuan, Hollywoodek hautsi du Errusiako banatzaileekin zuen hartu-emana.... Baina oraindik ez du sortu Ukraniakoekiko zubia...