Zinema
Analisia
Luke eta Body ez dira agertzen Canneseko palmares ofizialean baina…
Begoña del Teso
Cannes
… garaile suertatu ziren ere La Croisetten. Eskubide osoz eta ohore handiz. Ez pentsa halanolako irabazleak izan zirenik.
-
Xavier Dolan. Argazkia: EFE.
Biek lan handi eta ederra egin zuten White God filmean La Palme dog delakoa eskuratzeko edo… "hankaratzeko".
Ez, ez gabiltza brometan. Ez, ez dugu aldarte burlatia oraingoan. Cannesen ezinik ez da. Ezerk ez du debekurik. Dena gerta daiteke eta pasadiozorik sinesgaitzenak ere egia bihurtzen dira hemen. Esaterako eta ez egin, arren, barrerik. Ezta negarrik ere ez: urtero eta serio, Zine jaialdi honetan izan den txakur baten antzespenik onena saritzen da. Ikurra garrantzitsua da txakurrak zinerako prestatzen dituzten entrenatzailentzat, jakina. Baita txakurrentzat ere. Nola ezin leikela? Ez dute ba Donostiako Hipodromoan Urrezko Kopa irabazten duten zaldiek begirada harroa begietan abuztuaren 15 oroetan?
Aurten, lehia ikaragarria ikusi dugu pantailan garaiikur hori esku/hanka/ratu ahal izateko. Asko ziren bere zeluloidezko erraietan txakurrik zuten lanak. Esaterako… Lisandro Alonsoren Jauja. Bertako basamortuko txakurraren presentziak ikuslea beldurtu baino, harritu eta sorgindu arazten du. Esaterako… Godarden Adieu au langage. Roxy Miélville du izena pizti beltz horrek eta pasarte askotan berak darama filmaren zama. Egia esateko, bere irudia agertzen da hilaren 28an Baionako aretoetan ikusiko dugun kartelean. Esaterako… Luke eta Body, Fehér Isten/White God filma marabilosoaren bi izarrak. Berariek gabe ez litzateke ipuin/fabula/metáfora hau existitu ere egingo.
Lukek eta Bodyk irabazi zuten atzo Palme Dog, Roxyk epaimahaiaren saria hankaratu zuelarik.
Berriro dizuet: ez nago txantxetan eta hiru filme berdingugabe horiek ikustean zin dagizuet akordatuko zaretela Nizatik ordu txikietan idatziriko lerro hauekin.