Itxi

Zinema

Zinema estreinaldiak

Johnny Depp eta Frankenstein, aurrez aurre zinemetan

Literaturako monstruo ospetsuenetako bat itzuli egin da, Aaron Eckhartek gorpuztuta, "Yo, Frankenstein" filmean, eta Deppek kontzientzia makina baten esku utzi du "Transcendence"n.

Johnny Depp "Transcendence" zientzi-fizkioko film luzearen, Wally Pfisterren lehen lanaren, protagonista da, ondoan, besteak beste, Rebecca Hall, Paul Bettany eta Cillian Murphy dituela. Will ikertzaileak adimen artifizialeko laborategi batzuk gidatzen ditu, eta teknologiaren aurkakoei aurre egin beharko die. Gatazka horietan buru-belarri dagoela, kontzientzia makina baten esku utziko du, eta garaiezin bilakatuko du.

"Yo, Frankenstein"en, monstruoa, sortu zutenetik 200 urte pasatu direla, bizirik dagoela erakusten digute. Gizateriaren etorkizuna zalantzan jarriko duen gerra bat hastean, Adam monstruoa gatazka konpontzeko giltzarria dela konturatuko da.

"La Jaula Dorada"k aspaldidanik Frantzian gizarteratzeko ahaleginak egin dituen portugaldar jatorriko familia bat erakusten du. Jaioterrira itzultzeko aukera suertatzen zaienean, zalantzak izango dituzte.

The Proclaimers taldearen kantuak dira "Amanece en Edimburgo" komedia musikalaren ardatz. Afganistanetik bueltan, bi soldadu bikotekideekin batuko dira, baina sekretu batek ataka batean jarriko ditu harremanok.