Itxi

Zinema

Omenaldia

Alex Angulo agurtuko dute gaur eszenako lagunek

Erredakzioa

Aktorearen gorpua atzo, asteartea, erraustu zuten, Logroñon. Lankideek gaur agurtuko dute, zazpietatik aurrera, Campos Eliseos Bilboko antzokian antolatu duten ekitaldi batean.

1:27

Alex Angulo bizkaitar aktorea zena agurtzeko eta omentzeko ekitaldia egingo dute gayr, Campos Eliseos SGAEk kudeatzen duen Bilboko antzokian, 19:00etan.

Omenaldia "xumea izango da, berari gustatuko litzaiokeen moduan", aretotik azaldu dutenez.

Ekitaldia Ramon Barea aktore eta zuzendariak gidatuko du, eta "lagunei eta herritarrei oro har irekita" egongo da, nornahik Alex Anguloren omenezko hitzak esan ditzan.

Gorpua astelehenean erraustu zuten, Logroñon

Aktorea igande arratsaldean hil zen, Fuenmayor herrian (Errioxa), AP-68 autobidetik zihoala zirkulazio istripua izanda.

Angulok zeraman ibilgailua bidetik atera zen, eta osasun langileek ezin izan zuten ezer egin horren bizia salbatzeko. Zaragozara zihoan, bakarrik, Bendita Calamidad pelikula filmatzeko. Lantaldeak eten egin du filmazioa, heriotzaren ondorioz.