Itxi

Zinema

Estreinaldia, irailraren 12an

Ana Murugarrenek Nora Novas aktorea zuzendu du 'Tres mentiras' filmean

Erredakzioa

“Thriller” sozialak ume lapurtuen arazoa jorratzen du, 70eko hamarkadako Bilbon girotuta. Nora Navas (“Pa Negre”…) eta Mikel Losada dira aktore nagusiak.

Ana Murugarren nafar zinemagileak zuzendari gisa egindako lehen film luzearen aurrestreinaldia egin du gaur Bilbon. “Tres mentiras” thriller sozialak frankismoko ume lapurtuen gaian sakondu nahi du.

 

Bilbon 70eko hamarkadan, frankismoan, gertatutako istorio batean oinarrituta dago filma, eta emakumeen aurkako erasoak ditu hizpide, batik bat emakume ezkongabeek Elizaren aldetik jasotzen zituzten eskubide urraketak.

24 aktoreko lantaldeak Nora Navas 2010ean emakumezko aktore onenaren Goya sariaren irabazlea (“Pa negre”) eta Mikel Losada ditu buru. Haien ondoan, Lander Otaola, Carmen San Esteban eta Xavi Boada daude, besteak beste.

Pelikulak Violeta (Nora Navas) du ardatz, hainbat ume non dauden ikertzen duen emakumea. 70eko hamarkadan, Franco agintean zegoela, ehunka emakume umeduni haurrak kendu zizkieten, indarrez, gero beste familia batzuei saldu edo emateko.

“Tres mentiras” Ana Murugarrenek egin duen fikziozko lehen film luzea da. Aurretik Enrique Urbizu, Alex de la Iglesia eta Pablo Berger zuzendariekin lan egin du nafarrak, muntatzaile gisa.

Pelikula irailaren 12an estreinatuko dute zinemetan.