Zinema
Hiltzea
Jose Sazatornil 'Saza' aktorea zendu da, 89 urte zituela
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonan jaioa, 114 pelikulatan parte hartu zuen. 2014an bere ibilbide osoa saritzen zuen golardo bat jaso zuen.
-
Jose Sazatornil, 'Saza'. Argazkia: You Tube.
Jose Sazatornil 'Saza' aktorea zendu da, Madrilen, ostegun honetako goizaldean eta 89 urterekin, kausa naturalengatik, Europa Pressi familiaren iturriek jakinarazi diotenez. Gorpua M-30ko beilatokira eramango dute, ostegun honetako eguerditik aurrera.
Bartzelonan jaio zen, 1925ean, eta 114 pelikulatan hartu zuen parte. Antzerkian ere aritu zen. 2014an, lankideek golardoa eman zioten, haren ibilbide osoa saritzeko.
1988an Goya saria jaso zuen, Antonio Merceroren "Esperame en el cielo" pelikulan egindako lanagatik. Berlangarekin ere egin zuen lan, "El Verdugo" (1963an), "La escopeta nacional" (1978an) eta "Todos a la cárcel" (1993) filmetan; Jose Luis Cuerdaren "Amanece que no es poco" pelikulan ere egon zen, 1989an, eta Mario Camusen "La Colmena"n (1982an) ere hartu zuen parte.