Itxi

Zinema

Estreinaldia, azaroaren 20an

Hemen dira 'Ocho apellidos catalanes' filmaren lehen irudiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Ocho apellidos vascos' arrakastatsuaren bigarren zatia azaroaren 20an estreinatuko dute.

  • 'Ocho apellidos catalanes' filmaren irudi bat

    'Ocho apellidos catalanes' filmaren irudi bat

Bi hilabete eskas falta dira Ocho apellidos catalanes filma estreinatzeko, eta dagoeneko publikatu dituzte lan horren lehen irudiak.

Ocho apellidos vascos pelikula arrakastatsuaren bigarren zatiak Emilio Martinez-Lazaro izango du berriz zuzendari, eta lehen zatiko aktore nagusiek (Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi) berriz ere hartuko dute parte. Oraingoan, baina, Berto Romero, Rosa Maria Sarda eta Belen Cuesta gehituko zaizkie.

Ocho apellidos catalanes uztailaren 5ean filmatzen hasi ziren, Baix Empordan, Gironan, Madrilen eta Sevillan. Gidoilariak Borja Cobeaga eta Diego San Jose dira berriz.

Film berrian, Amaiak Rafarekin hautsiko du, eta kataluniar batekin (Berto Romero) maiteminduko da. Horren aurrean, Amaiaren aita, Koldo, Sevillara joango da, Rafari Kataluniara joateko eskatzeko. Amaia berriz liluratzea izango dute helburu.

Ocho apellidos vascos film espainiar arrakastatsuena izan da. 56,2 milioi euro bildu zituen zinema-aretoetan, Estatuan inoiz diru gehien lortu duena, Avatar-en atzetik.

 

Ikusi hemen Ocho apellidos catalanes pelikularen lehen irudiak

ak