Itxi

Zinema

Programa berria

Film laburrak ETB-3n

Erredakzioa

ETB3k film laburrei eskainitako saioa estreinatuko du. Saioa hilabetean behin emitituko da eta lehen programa otsailaren 12an izango da 23:00etan hasita.

Otsailaren 12tik aurrera, film laburrek tartea izango dute ETB3ren programazioaren baitan. Izan ere, hilabetean behin film laburren aktualitatea jorratuko duen saio bat emitituko da ETB3n. Lehen saioa otsailaren 12an, ostiralean, izango da 23:00etan hasita. Programan albisteen tarte bat, elkarrizketa tarte bat, erreportajeen tarte bat eta film laburren emanaldi bat izango da. Estreinaldiko saioa edukiz beteta dator, besteak beste, Kimuak programak datozen hilabeteetan izango dituen nazioarte mailako emanaldiak, Animabasauri, Huhezinema eta Nontzefilmak film labur jaialdiak, amaitu berri den Sundance jaialdia eta Zinegoak jaialdiaren baitan egindako "El show del Txistu" izango dira hizpide. Hitz eta pitz egin ondoren, hainbat film labur ikusteko parada ere izango da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura