Zinema
Francisco de Javier saria
Nafarroako Gobernuak Montxo Armendarizen ibilbidea saritu du
Agentziak | Erredakzioa
Foru Gobernuak Montxo Armendariz zinemagileari emango dio Francisco de Javier saria, “ibilbide profesionalarengatik eta bere lanetan erakusten duen Nafarroaren irudiagatik”.
Nafarroako Gobernuak Francisco de Javier saria Montxo Armendariz zinemagileari ematea adostu du gaurko saioan, “ibilbide profesional nabarmena duelako eta bere lanetan Nafarroaren irudia islatu duelako”.
Saria abenduaren 14an emango diote, Madrilen, Lazaro Galdiano Fundazioaren entzunaretoan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez.
2009tik aurrera ematen den sari honen bitartez, Exekutiboak Nafarroatik kanpo egindako lanaren bidez foru erkidegoaren irudi positiboa erakusten duten pertsona, talde edo erakundeak saritu nahi ditu. Aurrerapenaren, ongizatearen bidez gizarte hobea eraikitzen laguntzen du nafar zuzendariak, sariaren arduradunen ustez.
Montxo Armendarizek (Olleta, 1949) narrazio zinematografikoa eta ikus-entzunezkoak izan ditu bizitzaren ardatz, eta mintzaira oso berezkoa eraiki du. Horrek goraipamen andana bat ekarri dio, eta sekula sari gehien jaso dituen nafar zinemagilea da.