Itxi

Zinema

Jaialdia

Euskal film laburrak, Zinebi abiatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko zinemaldia gaur, ostirala, abiatuko da, 20:00etan. Hasiera ekitaldian, film laburren emanaldia egingo dute eta Juan Ruiz Anchiari eta Aitor Mazori Ohorezko Mikeldia emango diete.

  • "Luz a la deriva" film laburra emango dute, besteak beste, inaugurazio ekitaldian

    "Luz a la deriva" film laburra emango dute, besteak beste, inaugurazio ekitaldian

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioak ateak zabalduko ditu Arriaga antzokian ostiral honetan, azaroak 13, Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburren emanaldiarekin. Ekitaldia 20:00etan hasiko da.

Gainera, omenaldi bikoitza ere izango da. Alde batetik, Juan Ruiz Anchía zinema argazkilari bilbotarrari Ohorezko Mikeldia emango diote, "bere zinema ibilbide luzean nazioartean lortu duen dimentsio garrantzitsuagatik", eta, bestetik, hil osteko Ohorezko Mikeldia emango diote Aitor Mazo aktore bilbotarra zenari.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 65 filmek hartuko dute parte Sail Ofizialean, Zinebik dituen hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko asmoz: fikzioa (34), dokumentala (14) eta animazioa (17). Lehiaketarako aukeratu diren lanen artean zazpi euskal zinemagilek egindakoak daude, eta jaialdiaren inaugurazio ekitaldian eskainiko dituzte.

Zehazki, "Dena ez dabil ondo" dokumentala (Ander Parody), "Luz a la deriva" dokumentala (Iñigo Salaberria), "Artificial" fizkiozko lana (David P. Sañudo), "Lost Village" fikziozko lana (George Todria), "The Devil on Your Back" fikziozko lana (Haritz Zubillaga). "I Said I Would Never Talk About Politics" animaziozko lana (Aitor Oñederra) eta "Amore d'inverno" animaziozko lana (Isabel Herguera) aurkeztuko dira.

 

/span>