Itxi

Zinema

Lehen akordioa

Indiana Jonesen bosgarren filmak badu istorioa

Erredakzioa

'Indiana Jones 5' egiteko abentura esku artean omen dute Harrison Fordek, George Lucasek eta Steven Spielbergek. Hogei urteren ondoren estreinatu zuten, 2008an, arkeologo ezagunaren laugarren filma.

Indiana Jones 5 filma gero eta gertuago dago. Arkeologo ezagunaren lan berria egiteko abentura esku artean omen dute Harrison Fordek, George Lucasek eta Steven Spielbergek, Fordek berak jakitera eman duenez.

Badirudi lehen akordio batera iritsi direla bosgarren filmaren argumentuan, baina oraindik badute lanik egiteko. ''''Stevenek, Georgek eta nik neuk ideia baten inguruko akordioa lortu dugu'''', esan du aurreko pelikuletako protagonistak.

Orain, Lucasen txanda da, adostutako ideia garatu eta beste bi kideei aurkeztu beharko baitie. ''''Lehen akordio honen ondoren, George ideia horrekin jarriko da lanean burubelarri. Ondoren, gustokoa badugu, hirurok egingo dugu lan elkarrekin'''', gaineratu du Harrison Ford aktore ezagunak. Hori bai, Indiana Jones pertsonaia ezagunaren protagonistak ez du adostutako ideia horren inguruko xehetasunik eman.

Hogei urteren ondoren estreinatu zuten, 2008an, arkeologo ezagunaren laugarren filma. Erabateko arrakasta izan zuen, eta mundu mailako takiletan 800 milioi dolar baino gehiago lortu zituen.