Itxi

Zinema

Kartelera

Harrison Ford eta Matt Damon, asteko estreinaldietako protagonistak

Erredakzioa

'Medidas extraordinarias', 'Green Zone' eta 'Pájaros de papel' filmak, besteak beste, izango ditugu asteburu honetan estreinekoz gure zinema aretoetan.

Gizonezkoen izenak dira nagusi aste honetako zinema estreinaldietan.

Tom Vaughanen azken lanean, Medidas extraordinarias, farmazia industriaren aurka lehiatuko da aita bat (Brendan Fraser) bere semeak sendatu ahal izateko. Horretarako, mediku baten laguntza jasoko du (Harrison Ford).

Bestalde, Green zone zintarekin bueltan dugu Matt Damon aktorea. Bourne sagaren zinemagile berak zuzenduta, Paul Greengrass britaniarrak, Iraken kokatu dute thriller politiko hau. Bere zereginen boikota sahiestu behar izango du irakiar lurraldeetan Damonek.

Zuzendaritza lanetan aritu ondoren, Emilio Aragonen lehenengo filma dugu Pájaros de papel. Komeria dramatiko hau Espainiar guda zibil ostean kokatuta dago eta artisten konpainia baten gora beherak kontatzen ditu.

Espainiar jatorrikoa den eta asteburu honetan estreinatzen den beste pelikula bat dugu Carles Balague zuzendariaren La bomba del Liceo filma. Santiago Salvador anarkistak Bartzelonako Lizeo Antzokian bomba bat bota zuen; ondorengo momentuei buruz doa pelikula. Zinta honekin, bere sagari amaiera eman dio Balaguek.

Waris Dirie izeneko somaliar modeloaren eleberrian oinarrituta, etorkizun latz batetik ihes egiteko Afrikako gazte baten borroka azaltzen digu Flor del desierto fimak. Errealizazioa Sherry Hormannen eskutik dator eta honen protagonista Liya Kebede da.

Frantziatik datorkigu El Concierto izenburuko zinema lana. Radu Mihaileanuren zuzendaritzapean, Alexei Guskovek, Mélanie Laurentek eta François Berléandek, besteak beste, osatzen dute aktoreen zerrenda.