Zinema
Giza Eskubideen Zinemaldia
'Endgame' aurkeztu du Pete Travisek, Hegoafrikako bakeari buruzkoa
Erredakzioa
Jaialdian aurkeztu du britaniar zinemagileak bere azken lana. Bestelako emanaldiak ikusgai izango ditugu hilaren 30era arte.
Pete Travis, zinema zuzendaria, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian izan da larunbat honetan Hegoafrikako bake prozesuari buruzko Endgame izeneko bere azken filma aurkezteko asmoz.
Victoria Eugenia Antzokiak hartuko ditu jaialdiaren emanaldiak, datorren ostiralera arte, hilaren 30a. Eskaintza zabala izango da: 27 luzemetrai eta 14 film labur proiektatuko dituzte, eta zortzi erakusketa ere izango dira ikusgai. Horiekin batera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte paraleloan.
Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendariek 80 egunean filma estreinatu dute aurtengo edizioan. Lesbianismoari buruzko euskarazko filma da, eta sail ofizialean arituko da lehian. Gainera, sari berria estreinatuko du jaialdiak aurten: Amnistia Internacional Sariak giza eskubideen babesaren eta hedapenaren alde egiten duen filma sarituko du.
Goran Paskaljevic zinemagile serbiarraren azken filmak, Honeymoons, ireki du zortzigarren edizioa. Paskaljevicek Zinemaldiaren Saria jaso du ostiral honetan izan den inagurazio galan. Aurreko urteetan Pilar Bardemek, Elias Querejetak eta Jose Luis Borauk. Azken hiru hamarkadetako zinemagile europar garrantzitsuenetarikoa da Paskaljevic. Belgradon jaio zen 1947an, 30 dokumental inguru egin ditu eta fikziozko 15 film luze:&' || 'nbsp;mundu osoko hainbat jaialditan saritu dute. Bizi den mundu munduarekiko oso hurbila da eta gaur egungo gizartea du hizpide:&' || 'nbsp;gerra, immigrazioa, xenofobia...
Gizarte zinema apirilaren 30era arte
Apirila amaitu arte, gai sozial ezberdinen inguruko lanak ikusi ahal izango dira Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. 2010eko programazioan bi estreinaldi aurkituko ditugu: Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendariek 80 egunean filma estreinatuko dute aurtengo edizioan. Lesbianismoari buruzko euskarazko filma da, eta sail ofizialean arituko da lehian. Bestalde, Susana Koskaren Vindicacion lana ere izango du ikusgai lehen aldiz. Frankismoaren osteko garaietako borroka feminista da bertan ildo nagusia. Aurtengo edizioan, terrorismoa (ETA, GAL zein eskuin muturraren terrorismoa) jasan duten emakumezkoen garapen emozional lantzen duen Mujeres en construcción lana ere proiektatuko dute, Begoña Atin eta Maite Ibañez zinemagileen zinta.