Zinema
Larunbata arte
Malagako zinemaldia: ETBren partaidetza lehiaketako hiru filmetan
Erredakzioa
Unax Ugalderen 'Bon Appetit', 'El Idioma Imposible' (Karra Elejalde tartean) eta Concha Velasco eta Xabier Elorriaga aktore ezagunen 'Rabia' filmak Sail Ofizialean lehiatzen dira.
Malagako zinema jaialdiaren XIII. edizioak ez du etenik. Joan den larunbatean ekin zioten edizio berriari, Josu Venero bilbotarraren dokumentalarekin; eta aste honetan ere&' || 'nbsp; euskal presentzia izan da bertan. ETBren partaidetza izan da aurten Sail Ofizialean lehiatzen diren hiru filmetan. Bon Appetit (astelehenean aurkeztu zuten), El Idioma Imposible (atzo izan zen ikusgai), eta Rabia (gaur bertan aurkeztu dute).
David Pinillosek zuzentzen duen lehen luzemetraia da Bon appétit, eta zinemaldiaren Sail Ofizialen lehiatzen da. Zurichen kokatuta, Europa mailako komedia da, eta Unax Ugalde aktore arabarra eta Nora Tschirner berlindarra ditu protagonista. Daniel (Unax Ugalde) asmo handiko Bilboko sukaldari gaztea da, eta bere ametsa lortu berri du: Zuricheko Thomas Wackerle jatetxe ezagunean sartzea. Maila profesionalean arrakasta izango du bertan, baina maila pertsonalean ezustekoa izango du: Hanna izeneko lankidea ezagutu, eta bere egitasmo profesional guztiak arriskuan jarriko dituen adiskidetasun harremana baino zerbait gehiago sortuko dabion artean.
Karra Elejalde aktore ezaguna dugu El Idioma Imposible lanean, Rodrigo Rodero zinemagileak zuzenduta. Bartzelonako auzo txinatarrean bizi da Fernando, eta anfetaminen trafikoan aritzen da.Egunsenti batean Fernandok Elsa ezagutuko du, nerabe gozo eta bizizale bat. Elkarrekin bizirauten saiatuko dira.
Rabia filmean Sebastian Corderoren zuzendaritzapean aritu dira Concha Velasco eta Xabier Elorriaga aktorea ezagunak. Jose María igeltseroa da, eta Rosa, berriz, neskamea. Hegoamerikako etorkinak dira, eta orain aste gutxi hasi dira Espainian lanean. Nagusiarekin eztabaida bat izango du Jose Mariak, eta, horren ondorioz nagusia istripuz hilko da. Jose Mariak ez daki zer egin, baina ez dio inori ezer kontatuko...