Zinema
Asteko estreinaldiak
'Que se mueran los feos', asteko estreinaldi garrantzitsuena
Erredakzioa
Komedia espainiarra 'Fantástico Mr. Fox' eta Jackie Chanen berrienarekin, 'El super canguro' filmarekin, lehiatu beharko da.
Komedia nagusi aste honetan gure zinema-aretoetan ''Que se mueran los feos'' filmaren eskutik, baina ''Fantástico Mr. Fox'', Jackie Chanen berriena, ''El super canguro'' eta ''Océanos'' dira aipagarri.
Javier Camarak eta Carmen Machik bat egingo dute berriz, umorea lagun dutela, baina pantaila luzean eta espazio berri batean:&' || 'nbsp;Pirinietako herri batean, amodioa ez dagoela edertasunarekin lotuta. Nacho Garcia Velillaren bigarren lan luzea da ''Que se mueran los feos'' eta aktore-talde garrantzitsua du alboan:&' || 'nbsp;Juan Diego, Hugo Silva, Tristan Ulloa, Maria Pujalte eta Chus Lampreave.
Zinemagile independienteek umeen munduan jarri dute interesa azken aldian eta kasu honetan Wes Anderson, ''Los Tenembaums'' bezalako filmeen egilea, da gazteeenen mundura hurbiltzen dena, eskulangintzazko zinemarekin eta mezu subliminalekin. ''Fantástico Mr. Fox'' Roald Dahlen kontakizunaren moldaketa bat da.
Borroka-arteak gero eta erabilera-anitzagokoak dira eta Jackie Chanek umeak zainduko ditu ''El super canguro'' lanean. Brian Levant da filmaren egilea.
Eric Bana australiarra muskuluak erakustera ohituago dago sentimenduak erakustea baino. Halere, drama erromantikora pasatu da ''Mas allá del tiempo'' lanean, Rachel McAdamsekin batera. Fenomeno arraro batek oztopatzen du bien arteko amodio istorioa:&' || 'nbsp;abisatu gabe, denboran atzera bidaiatzen du mutilak eta neska bakarrik gelditzen da, zer gertatuko den edo noiz bueltatuko den jakin gabe.&' || 'nbsp;
Santiago Lepeira bezalako egileek inspirazioa aurkitzen dute eskoletako geletan. Cadhla Kennedy, Oriol Puig, Paula Jiménez, ClaraLapeira eta David Mestre bezalako aktoreekin egin du lan, bigarren mailako beste aktore batzuekin batera (Rosana Pastor eta FErnando Guillén). ''E.S.O.'' filmean, ametsgaizto batean bihurtuko dute institutu bat.
''Nomadas del viento'' lanean haizetik ateratako perspektiba erakusten zigun talde berak itsasoetako misterioak erakusten dizkigu ''Oceanos''en: Zortzi urteko lanaren ostean, Jacques Perrin eta Jacques Cluzaud frantsesek zuzendu dute.