Itxi

Zinema

Malagako Zinemaldian

EITBk lagundutako 'Rabia' filma, Urrezko Biznagaren irabazlea

Erredakzioa

Euskal Irrati Telebistak ere partaidetza izan duen beste filmari, 'Bon appétit', Epaimahaiaren Aipamen Berezia eman diote. Unax Ugaldek, gainera, Aktorerik Onenaren Golardoa eskuratu du.

Sebastian Cordero zinemagile ekuadortarrak zuzendutako eta EITBk lagundutako Rabia filmak 13. edizioaren Malagako Zinemaldiko Urrezko Biznaga eskuratu du.

Gizonezkoen Bestelako Aktorerik Onenaren (Alex Brendemühlentzat) eta Argazkilaritza Onenaren (Enrique Chediakentzat) Sariak ere irabazi ditu ekoizpen honek. Gustavo Sanchez Parrari, zintaren protagonista, aipamen berezia egin diote.

Sebastián Corderok zuzendu du Malagako Zinemaldia irabazle atera den filma. Concha Velasco eta Xabier Elorriaga aritu dira aktorea ezagunak aritu dira bertan.

Epaimahaiaren Sari Berezia Euskal Telebistak lagundutako beste ekoizpenarentzat izan da, David Pinillosek zuzendutako Bon appétit filmarentzat, alegia. Gainera, Gizonezkoen Aktorerik Onenaren Golardoarekin saritu dute zinta honen protagonista Unax Ugalde.

David Pinillosek zuzendu duen lehen luzemetraia da Bon appétit. Zurichen kokatuta, Europa mailako komedia da, eta Unax Ugalde aktore arabarra eta Nora Tschirner berlindarra ditu protagonista.

Bestelako irabazleak

Zilarrezko Biznaga: Renate Costaren Cuchillo de palo
Emakumezkoen Aktorerik Onena: Marisa Paredes
Zuzendaritza Onena: Juana Macias Planes para mañana filmagatik
Kritikaren Saria: La vida empieza hoy (Laura Mañá)
Publikoaren Saria: Pau Freixasen Héroes