Itxi

Zinema

Estreinaldia

‘Zaindari ikusezina’ 2017ko martxoaren 24an estreinatuko dute

Agentziak | Erredakzioa

Dolores Redondoren eleberrian oinarritutako pelikulan, Marta Etura, Itziar Aizpuru, Pedro Casablanc eta Ramon Barea aktoreek hartu dute parte, besteak beste, Fernando Gonzalez Molinak zuzenduta.

  • Marta Etura da filmeko protagonista

    Marta Etura da filmeko protagonista

“Zaindari ikusezina” Dolores Redondoren izen bereko eleberrian oinarrituta Fernando Gonzalez Molinak zuzenduko duen filma 2017ko martxoaren 24an estreinatuko dute, idazleak berak Twitterren baieztatu duenez.

Aktore zerrenda luzea du filmak: Marta Etura, Mikel Losada, Itziar Aipzuru, Ramon Barea, Elvira Minguez, Carlos Librado Nene, Francesc Orella, Patricia Lopez, Miquel Fernandez, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Manolo Soto, Susi Sanchez…

“Zaindari ikusezina” eleberria hogeita hamar hizkuntzatan baino gehiagotan argitaratu dute, eta Amaia Salazar Nafarroako Foruzaingoko hilketen aurkako unitatearen burua du protagonista. Marta Eturak egingo du filmean pertsonaia horrena.

Martxoan hasi ziren thrillerra filmatzen, Baztanen, eta bederatzi astez jardungo dira lanean, Nafarroan bertan eta Madrilen.