Itxi

2016/07/13

22:49

Zinema

Estreinaldia

'Zaindari ikusezina' 2017ko martxoaren 3an estreinatuko dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pelikula Dolores Redondo idazle donostiarraren eleberri arrakastatsuan dago oinarrituta.

  • Marta Etura aktoreak egingo du Amaia Salazar inspektore buruaren papera.

    Marta Etura aktoreak egingo du Amaia Salazar inspektore buruaren papera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Zaindari ikusezina' Dolores Redondoren izen bereko eleberrian oinarritutako filma 2017ko martxoaren 3an estreinatuko dute. Pelikula Fernando Gonzalez Molinak zuzendu du eta Marta Etura aktorea da protagonista nagusia.

Filma Atresmedia Cine, Nostromo Pictures eta El Guardian Invisible AIE konpainiek ekoitzi dute, Nadconekin elkarlanean.

Luiso Berdejo ('Rec') arduratu da eleberria pantaila handira egokitzeaz eta Amaia Salazar inspektore buruaren papera Marta Eturak egingo du.

Aktore zerrenda luzea du filmak: Marta Etura, Mikel Losada, Itziar Aipzuru, Ramon Barea, Elvira Minguez, Carlos Librado Nene, Francesc Orella, Patricia Lopez, Miquel Fernandez, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Manolo Soto, Susi Sanchez…

Pelikula Madrilen eta Baztanen grabatu zuten, bederatzi astez.

Eleberriaren 36 edizio kaleratu dira eta liburua 30 hizkuntza baino gehiagotan argitaratu da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;