Itxi

Zinema

Aktorearen profila

Dennis Hopper, araurik gabekoa eta 'basatia izateko jaioa'

Erredakzioa

'Easy Rider' kultu filmaren sortzaileak 70ko eta 80ko hamarkadeetako pelikula adierazgarrienetan hartu zuen parte, 'Apocalyse Now', besteak beste. 74 urte zituela maiatzaren 29an hil egin da aktorea.

Dennis Hopper aktorea minbizi baten ondorioz hil egin da. 74 urte zituela, ibilbide emankorra izan zuen Hopperrek. Easy Rider filmagatik batez ere lortu zuen ospea. Zuzendaritza lanak burutu zituen eta horren protagonista ere izan zen, Peter Fondarekin batera.

Kultu filma hau hippie garaiaren eta sasoi bateko asaldatzearen isla dela diote. The Byrdsen I Wasn''t Born to Follow, Jimi Hendrixen If Six Was Nine ala Steppenwolfen Born to be Wild abesti mitikoek osatu zuten pelikula honen soinu-banda.

Telebistan jorratu zuen bere hasiera aktoreak. Honi esker Rebel Without A Cause (1955) eta Gigant (1956) bezalako zintetan pertsonai txikiak lortu zituen. Bere ibilbidea zineman lantzea ahalbidetu zion Easy Riderren arrakastak.&' || 'nbsp;

Pertsonai ahaztezinak

Ekoizle bezala The Last Movie (1971) filmarekin eredua errepikatzen saiatu zen baina zintak porrot egin zuen, neurri handi batean, drogekin eta alkoholarekin izandako arazoak eraginda.

Protagonista bezala, pertsonai ahaztezinak egin zituen Hopperrek, hala nola, Wim Wendersen The American Friend (1977) eta Francis Ford Coppolaren Apocalypse Now (1979) eta Rumble Fish (1983) pelikuletan. Iaz grabatutako Crash telesaioaren bigarren denboraldia da aktorearen azken lana.

2002. urtean Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria jaso zuen. Easy Rider filmari esker, Cannes Zinemaldian Pelikula Onenaren saria eskuratu zuen. Gainera, birritan izan zen Oscar sarietarako hautagaia: Gidoi Onenaren saria Easy Rider zintagatik eta Gizonezkoen Bestelako Aktorerik Onenaren saria Hoosiers filmagatik.