Zinema
Zinema
'Motxila 21' film onena, Desgaitasunari buruzko Zinema Jaialdian
Agentziak | Erredakzioa
Imanol Uribe epaimahaikideak eman dio saria Iñaki Arjona pelikularen egileari, eta Desgaitasunari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu duten lanen maila nabarmendu du.
-
Motxila 21 taldearen artxiboko argazkia. EiTB
Motxila 21 pelikula aukeratu dute onena, Desgaitasunari buruzko Zinema Jaialdian. Iñaki Arjona egileak jaso du saria ekitaldian.
Nafarroako Motxila 21 rock bandaren inguruko "road movie"a da saritu duten lana. Taldekideen erdiak Down Sindromea dute, eta Londresen emandako kontzertu bat aprobetxatu zuten, bidaian haien egonezinak, ametsak eta bizitza ikusteko modua erakusteko.
Imanol Uribe epaimahaikideak eman dio saria Iñaki Arjona pelikularen egileari, eta Desgaitasunari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu duten lanen maila nabarmendu du. 11 herrialdetako proiekzioak izan dira lehian.
Film labur onenaren saria Peruko El Ciego produkzioari eman diote, Guillermo Samuelek eta Meza Castrok zuzendutako proiektuari. Meza Castrok irabazi du, halaber, aktore onenaren garaikurra; emakumeen mailan, berriz, Susi Sanchez izan da nagusi.