Zinema
Jaialdia
Ehun film labur 9 sari lortzeko lehian, Gasteizko Cortada jaialdian
Agentziak | Erredakzioa
Zinema jaialdiaren hogeigarren edizioa gaur, asteartearekin, hasi eta larunbatean, abenduak 3, bukatuko da. 1.282 pelikula jaso dituzte antolatzaileek, guztira.
-
"Ihesa" film laburra Cortada jaialdian lehiatuko da
Ehun lan bederatzi sari irabazteko lehiatuko dira, Cortada film laburren Gasteizko jaialdiaren hogeigarren edizioan. Gaur, asteartearekin, hasi, eta larunbatean, abenduak 3, bukatuko da zinemaldia.
Arabako topagunearen arduradunek 1.282 film jaso dituzte, iaz baino 800 gehiago, eta horietatik ehun aukeratu dituzte, hainbat sailetan.
Horrela, sari hauek banatuko dituzte: film labur onena, euskal eta arabar film labur onenak, animaziozko film eta film dokumental onenak eta ikusleen sariak, Unilabur (unibertsitate ikasleek eginak), Ehulabur (EHUko ikasleen eginak) eta Freaky Power saria.
Bertan lehiatuko diren film gehienak, 37, fizkiozkoak dira, baina animaziozko 11 film, 21 dokumental, unibertsitate ikasleek eginiko 12 film, Araban filmatutako 6 eta Freaky Power saileko 13 ere aukeratu dituzte.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatzen du, eta Goya eta Forque sarietarako sailkatzeko balio du.