Zinema
Pixar-en arrakasta berria
'Toy Story 3' estreinatuko da gaur
I.E.
Erredakzioa
Animazio zinema goitik behera aldatu zuen orain dela 15 urte Toy Story filmak; orain, umore, imajinazio eta samurtasunez beteta dator hirugarren entrega.
Woodyk, Buzzek eta gainontzekoek jostailu batek bizi izan ahal duen unerik txarrenari aurre egin beharko diote: euren jabea hazi da, unibertsitatera doa eta, beraz, zaborra, trasteleku eta entretenitu beharreko ume berri batzuen artean kokatzen da etorkizuna.
Haurtzaindegi batera bidaliko dituzte txikienak dibertitzera, baina etsaiak aurkituko dituzte bertan, horien artean, hartz peluxe gaizto bat eta irudi maltzurreko haurtxo bat.
Istorio horretan oinarrituta, umorea eta drama txandakatzen ditu Toy Story 3k, animazio zineman inoiz ikusi diren eszenarik onenak eskaintzen dituela. Zalantzarik gabe, Pixar konpainiaren arrakasta berria bilakatuko da.