Itxi

Zinema

Zinemaldia 2010

15 film, Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean

Erredakzioa

Sail Ofizialeko beste bi izango dira Kutxa-Zuzendari Berriak saria irabazteko lehian: José María de Orbe zuzendariaren Aita eta Victoria Galardiren Cerro Bayo. Gainera, Izarren Argia aurkeztuko dute.

Donostiako Zinemaldiak Kutxa-Zuzendari Berriak saria aurkeztu du gaur:&' || 'nbsp;90.000 euroko diru-saria du eta bere kategoriako sari garrantzitsuenetarikoa da. Lehenengo edota bigarren filma aurkezten duten zinemagileek ahal dute parte hartu, nazioarteko lehiaketa batean parte hartu ez badute.

Hamazazpi herrialdetako hamabost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Kutxa-Zuzendari Berriak saria irabazteko lehiatuko dira, dagoeneko iragarri ditugun Sail Ofizialeko beste bi lanekin batera: José María de Orbe zuzendariaren Aita eta Victoria Galardiren Cerro Bayo.

Kutxa-Zuzendari Berriak saria irabazten duen filmak 90.000 euro jasoko ditu zuzendariaren eta Espainiako inportatzailearen artean banatzeko. Sari hau munduko garrantzitsuenetakoa da bere kategorian, eta lehenengo edo bigarren filma aurkezten duten zuzendariei ematen zaie, betiere, nazioarteko beste lehiaketaren batean parte hartu ez badute. Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aurkezturiko lanez gain, Kutxa-Zuzendari Berriak saria lortzeko lehiaketan zuzendariaren lehenengo edo bigarren filma diren Sail Ofizialeko lanek parte hartzen dute.

Zabaltegi-Zuzendari Berriak ataleko hamabost izenburuen artean, Europa Ekialdean indarra hartzen ari diren zinemagileen (Errumania, Bulgaria, Polonia), Europa mendebaldekoen (Holanda, Danimarka, Belgika, Alemania eta Frantzia) eta Latinoamerikarren (Uruguai, Chile, Kolonbia, Panama, Guatemala y Mexiko) ordezkaritza garrantzitsua egongo da, eta gainera, Txinako eta AEBetako ekoizpenak ere izango ditugu. Bestalde, Espainiako bi film ere badaude; Elena Trapé zuzendariaren Blog eta Mikel Rueda zuzendari euskaldunaren Izarren Argia.


ZABALTEGI – ZUZENDARI BERRIAK

BEATIFUL BOY
AEB
Zuzendaria: Shawn Ku
Antzezleak: Maria Bello, Michael Sheen, Alan Tudyk, Moon Bloodgood, Austin Nichols, Kyle Gallner, Meat Loaf Aday


BLOG
Espainia
Zuzendaria: Elena Trapé
Antzezleak: Candela Antón, Anna Castillo, Lola Errando, Sara Gómez, Lidia Torrent, Irene Trullen, Alada Vila


CHRZEST (BATAIOA)
Polonia
Zuzendaria: Marcin Wrona
Antzezleak: Tomasz Schuchardt, Wojciech Zieliski, Natalia Rybicka, Adam Woronowicz, Michal Koterski, Pawel Tomaszewski


LOS COLORES DE LA MONTAÑA
Kolonbia - Panama
Zuzendaria: Carlos César Arbeláez
Antzezleak: Hernán Mauricio Ocampo, Nolberto Sánchez, Genaro Aristizábal, Hernán Méndez, Natalia Cuellar


IZARREN ARGIA
Espainia
Zuzendaria: Mikel Rueda
Antzezleak: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estíbaliz Gabilondo


LUCÍA
Txile
Zuzendaria: Niles Atallah
Antzezleak: Gabriela Aguilera, Gregory Cohen, Eduardo Barril, Esperanza Silva, Francisca Bernardi, Andres Kalawski, Julia Cintolesi, Martin Kalawski, Cristina Gomez


MARIEKE, MARIEKE
Belgika – Alemania
Zuzendaria: Sophie Schoukens
Antzezleak: Hand Kodja, Jan Declier, Barbara Sarafian, Caroline Berliner


LAS MARIMBAS DEL INFIERNO
Guatemala – Frantzia – Mexiko
Zuzendaria: Julio Hernández Cordón


PODSLON (SHELTER)
Bulgaria
Zuzendaria: Dragomir Sholev
Antzezleak: Cvetan Daskalov, Yanina Kasheva, Kaloyan Siriiski, Irena Hristoskova, Silvia Gerina


PRINCIPII DE VIATA (PRINCI PLES OF LIFE)
Errumania
Zuzendaria: Constantin Popescu
Antzezleak: Vlad Ivanov, Gabriel Huian, Rodica Lazar


SCHEMER (DUSK)
Holanda
Zuzendaria: Hanro Smitsman
Antzezleak: Gaite Cansen, Mathijs van de Sande Bakhuyzen, Roos Netjes, Melody Klaver, Robert de Hoog, Gerson Oratmangoen


SINGLE MAN
Txina
Zuzendaria: Hao Jie
Antzezleak: Yang Zhenjun, Du Tianguang, Liang Youzhong, Liang Chunying


SMUKKE MENNESKER (NOTHING’S ALL BAD)
Danimarka
Zuzendaria: Mikkel Munch-Fals
Antzezleak: Bodil Jørgensen, Henrik Prip, Mille Hoffmeyer Lehfeldt, Sebastian Jessen, Stine Fischer Christensen, Martin Buch


LA TÊTE AILLEURS
Frantzia
Zuzendaria: Frédéric Pelle
Antzezleak: Nicolas Abraham, Jade Phan-Gia, Jean-François Gallotte, Anaïs Demoustier, Jean-Claude Lecas, Patrick Vo, Melanie Leray


LA VIDA ÚTIL
Uruguai – Espainia
Zuzendaria: Federico Veiroj
Antzezleak: Jorge Jellinek, Manuel Martínez Carril, Paola Venditto