Itxi

Zinema

Zinemaldia

Zazpi pelikula aurkeztuko dituzte 'Zinema Eraikitzen' sailean

Erredakzioa

Irailaren 21ean eta 22an izango da eta Mexiko, Guatemala, Kolonbia eta Txileko pelikulak eskainiko dituzte.

Zinema Eraikitzen sailaren 18. edizioan Mexiko, Guatemala, Kolonbia eta Txileko zazpi film aurkeztuko dituzte irailaren 21ean eta 22an, Donostiako Zinemaldiaren barruan.

Bernardo Arellanoren Entre la noche y el día (Mexiko); Gabriel Rojas Veraren Karen llora en un bus (Kolonbia), Kyzza Terrazasen El lenguaje de los machetes (Mexiko), José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren Mitómana (Txile), eta Carlos Morenoren Todos tus muertos (Kolonbia), lehenbiziko aldiz aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen sailean; Iría Gómez Concheiroren Asalto al Cine (Mexiko) eta Sergio Ramírezen Distancia (Guatemala) lanek, aldiz, bigarren aukera izango dute Donostiako Zinemaldian, muntaketa berriekin hartuko baitute parte.


ZINEMA ERAIKITZEN 18


ASALTO AL CINE
Mexiko
Zuzendaria: Iría Gómez Concheiro
Antzezleak: Gabino Rodríguez, Juan Pablo de Santiago, Ángel Sosa, Paulina Avalos


DISTANCIA
Guatemala
Zuzendaria: Sergio Ramírez
Antzezleak: Carlos Escalante, Saknicté Racancoj, Julián León, Maya Núñez.


ENTRE LA NOCHE Y EL DÍA
Mexiko
Zuzendaria: Bernardo Arellano
Antzezleak: Francisco Cruz, Gabino Rodríguez, Carmen Beato, Arcelia Ramírez.


KAREN LLORA EN UN BUS
Kolonbia
Zuzendaria: Gabriel Rojas Vera
Antzezleak: Ángela Carrizosa


EL LENGUAJE DE LOS MACHETES
Mexiko
Zuzendaria: Kyzza Terrazas
Antzezleak: Andrés Almeida, Jessy Bulbo.


MITÓMANA
Txile
Zuzendaria: José Luis Sepúlveda, Carolina Adriazola
Antzezleak: Yanet Escobar, Paola Lattus, Rocío Hueche, Natividad Sánchez


TODOS TUS MUERTOS
Kolonbia
Zuzendaria: Carlos Moreno
Antzezleak: Álvaro Rodríguez, Jorge Herrera, Martha Márquez, Harold Devasten