Zinema
Asteko estreinaldiak
Woody Allen eta Robert Rodriguez, ostiraleko karteleran nagusi
Erredakzioa
Asteko estreinaldien artean, Allenen Conocerás al hombre de tus sueños, Rodriguezen Predators eta Will Smithen semearen Karate Kid, besteak beste, aurki ditzakegu.
Zuzendari handien filmeak ekarriko ditu estreinekoz ostiral honetako kartelerak. Haien artean, Woody Allenen Conocerás al hombre de tus sueños pelikula nabarmendu dezakegu. Izan ere, egun hauetan Asturiasen izan da AEBetako zinemagilea, bere azken filmea aurkezten. Naomi Watts, Anthony Hopkins, Josh Brolin, Gemma Jones eta Antonio Banderas ditu protagonista. Bikotearen arazoei buruz aritzen da berriro Allen: umorea erabilita, gizakiaren portaera du aztergai.
Hungariako Nimrod Antal zuzendariaren eskutik datorkigu Predators, gizakiak ehiztatzen dituzten estralurtarren azken filmea. Robert Rodriguezek ekoiztu dy eta Adrien Brody, Topher Grace, Laurence Fishburne eta Danny Trejo ditu protagonista. Militar ohi bat arriskuari aurre egiteko prest dagoen talde bat planeta estralurtar batean bildu da.
Jaden Smith Will Smithen semea zinema munduan estreinatu da Karate Kid pelikularen bertsio berriarekin. 26 urte igaro dira Pat Moritaren eta borroka-arteen booma gauzatu zenetik. Bere amaren lana dela eta, Txinara bizitzera joango da Smith gaztea. Bertan kung fu artearen adituei aurre egin beharko die eta zeregin honetan Jackie Chanen laguntza izango du.
Asteko beldurrezko zinta Miedos 3D dugu, Joe Dantek zuzendutako filmea. Javier Navarrete Espainiako musikagileak jarri dio musika. Danek eta Lucasek hondorik gabeko putzu bat aurkitu dute bere etxe berriko sotoan.
Sevillako Europako Zinemaldiaren Epamahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 44 inch chest filmeak. Ray Winstone, Tom Wilkinson eta Ian McShane ditu protagonisra eta amodioari eta amorruari buruzko thriller dugu.
Barregura baduzue, Todo sobre mi desmadre izan liteke pelikula aproposena. Nicholas Stollerek idatzita eta zuzenduta, Londresen, Las Vegasen eta Los Ángelesen, besteak beste, girotuta dago. Aldous Show rockaren izarra du mintzagai. Abeslari honek musika bira garrantzitsu bati hasiera eman dio, bere emaztetik banandu ostean.
Alemaniatik Hans Weingartneren Un juego de inteligencia datorkigu. Zaborrezko telebistaren aurkako manifestua hartu dute filmea. Arrakasta izugarri duen telebista ekoizle batek trafiko istripu bat izan du. Horren ondorioz, bere ikuspegia aldatu du eta ordutik aurrera, kalitatezko produktua ekoizten saiatuko da.
Asteko azken estreinaldia beste ekoizpen alemaniarra Vision da. Margarethe Von Trottak idatzi eta zuzentzen du. Santa Hildegard de Bingen idazle, konposatzaile eta medikuaren bizipenak dakarzkigu.