Itxi

Zinema

Urriak 16-23

Beldurrezko eta fantasiazko zinema, Zinemakumeak gara! Zikloan

Agentziak | Erredakzoa

Urriaren 16tik 23ra egingo duten zinemaldiak 16 film eskainiko ditu, eta Isa Campo zuzendari, gidoigile eta ekoizlea omenduko du.

  • Isa Campo zuzendari eta ekoizlea omenduko du zinemaldiak. Argazkia: Jean-Jacques Ader.

    Isa Campo zuzendari eta ekoizlea omenduko du zinemaldiak. Argazkia: Jean-Jacques Ader.

Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinemaren erakusketaren 22. edizioa urriaren 16tik 23ra izango da, Bilboko BBK Aretoan, eta beldurrezko eta fantasiazko zinema izango da ardatz nagusia. Gainera, Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizleak Simone de Beauvoir saria jasoko du.

Gaur egungo beldurrezko eta fantasiazko zinema izango da zikloaren gai nagusia, eta film laburrak eta luzeak, hitzaldiak, solasaldiak eta mahai inguruak izango dira, zinemagintzaren eta kritikaren arloetako pertsona ospetsuen parte hartzearekin.

Aurtengo edizioan, nazioarteko emakume zinemagileek zuzendutako 16 ekoizpen izango dira: Kathryn Bigelow, Ana Asensio…

Isa Campo

Zinemakumeak gara! zikloak Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizle asturiarra (La propera pell”, “Los pasos dobles”…) omenduko du, eta "Simone de Beauvoir" saria emango dio. Aurretik, Angeles Gonzalez-Sindek, Maite Ruiz de Austrik, Iciar Bollainek eta Nuria Vidalek jaso dute saria.