Itxi

Zinema

Heriotza

Tony Curtis aktorea hil da

Erredakzioa

Bihotza gelditu ostean hil da, 85 urterekin. 'Gonekin zoroarena egiten' filmaren protagonista izan zen Jack Lemmon eta Marilyn Monroerekin, eta 'Espartako' edo 'Iheslariak' filmetan parte hartu zuen.

Tony Curtis aktore estatubatuarra 85 urte zituela hil egin da, Jamie Lee Curtis bere alabaren bozeramaileak jakinarazi duenez. Gonekin zoroaren egiten filmaren protagonista izan zen, besteak beste.

The Sweet Smell of Success filmean hartu zuen parte Burt Lancasterrekin batera eta baita Iheslariaken ere. Azken horri esker, Oscarretarako hautagaitza eskuratu zuen. Gainera, Stanley Kubricken Espartakon, Carol Reeden Trapecion, Elia Kazanen El último magnaten eta Roman Polanskiren La Semilla del diablon parte hartu zuen.

50eko eta 60eko hamarkadako komedietan egindako lanagatik da ezaguna, Gonekin zoroarena egiten (1959) kasu. Uztailean ospitalera eraman behar izan zuten Las Vegasen, biriki arazoak direla eta, baina bihotzekoak jota hil da.